XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Ikastetxearen curriculum-proiektua. Haur-Hezkuntzako bigarren zikloko programazioan planteatutako helburuak eta edukinak biltzen ditu eta ikasgelaren programazioa, beharrezko aldaketa eta egokitzapen guztiak barne, egiteko erreferentzia gisakoa da.

2. Haizea eskala. Haurren ezagutzazko eta mugimenezko garapenean edo eta garapen sozialean egon daitezkeen anomaliak txikiak direnean antzemateko modua ematen digu eskala horrek. Horri esker:

-esku hartu eta defizitak lehen bait konpentsatzen has gaitezke,
-ingurunea agertzen zaizkigun hezkuntza-premiei egokitu diezaiekegu,
-beharrezkoa denean, balorazio espazializatuagoak egin ditzakegu,
-orientabideak ematen dizkie familiakoei eta hezitzaileei.

0 urtetik 6 urtera bitarteko haurrekin lan egiteko aproposa da.

Halako ARRISKU-ZEINU batzuk adierazten ditu, zeinu horiek behin eta berriz agertzeak garapenean arazo larriak daudela esan nahi du eta gure behaketak osatzeko espezialisten baten iritzia behar dugula adierazten.

Haizea eskalak ebaluazioarko 97 elementu ditu.

Elementu horiek garapen-taula batzuk osatzen dituzte, ondoko arloei dagozkien garapen-taulak dira, beraz:

-Gizarteratze-arloa (26 elementu)
-Hizkuntzaren eta Logika-matematikaren arloa (31 elementu)
-Manipulazio-arloa (19 elementu)
-Gorputzaren jarreren arloa (21 elementu).

Erabiltzen erraza da, nahikoa baita haurrek ikasgelan egiten dutena behatzea eta familiak ematen digun informazioa gehitzea, ikasgelan egunero burutu ohi diren eginkizunen bidez konpentsazioa eta hobekuntza bultzatzeko.

3. Eraskinean eskala horren erregistro-orri bat aztertuko dugu.

3. Erregistroak. Haurren garapenaren alderdi jakin batzuk behatu ahal izateko (jolasa, imitazioa, hitzezko mintzaira, etab.), une desberdinetan jasotako datuen berri emateko erregistroak erabil ditzakegu.

Erregistro ugari dago eta, horrexegatik, nahiko erraza gertatzen da ereduak sortzea garapenari dagozkion behaketen berri biltzeko.

Guk geuk eredu bat proposatu nahi dizuegu, esfintereen kontrola egiteko erabil daitekeen erregistroaren eredua, hain zuzen ere (4. Eraskina).

4. Elkarrizketak. Familiakoekiko elkarrizketek haurrak etxean nola moldatzen diren jakiteko baliagarriak zaizkigun informazio eta datuak eskuratzeko balio dute eta oso erabilgarriak dira ikastetxean